TAULA SOLTEA - MUNDAKA 30"

€135
 
Taula soltea. Arima retro duen Mini Simmons surf taula batean inspiratua dago. Surfean taula txiki batek ematen dizun sentsazioa bera emango dizu. 18,5" -tako gurpil arteko distantziak taula erreaktiboa bihurtzen du, egonkortasuna galdu gabe bihurgune itxiak eginaz. Bere ahurra ertaina izanik oinak oholean eroso finkaturik egotea bermatuz. Aproposa da adrenalina biziki sentitzea gustatzen bazaizu.
 
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu. 4 egur mota eta marketeria konbinatuaz lortu da 30" tako surfskate taula honen emaitza.
  • Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
  • Intxaur zura, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da. Taula honetan gainazal osoan jartzea aukeratu dugu.
  • Astigar egur argia kontrastean, bi intxaur-xerloen arteko bereizketa gisa, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
  • Marketeriaz eginiko 10mm zabalera duen listoi zentral bat, alde bietan astigar xerrak bereizketa gisa. Egur piezak xaflatzeko artea edo teknika estimatzen den.
  • Bukatzeko, Pago egurra atzealdean. Portaera eta bukaera honeko egurra delako da preziatua.

 
 EZAUGARRIAK
NEURRIAK 30" x 10" x 18,5"
AURRA Erdia

 

 

 

Duela gutxi ikusia