Erosketa baldintzak
ESKARIAK
Gaur egun, Abian Skateboards-ek hurrengo erosketa moduak erabiltzen ditu:
Kreditu/zor txartela
Paypal
Klarna (zatika ordainketa)
SUSTAPENAK
Bidalketa doan egiteko sustapena
Abian Skateboards web atarian egindako eskaeren doaneko bidalketa. Doaneko bidalketa egiten dugu Espainia (Penintsula) lurraldean. Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetarako dagokion salneurria ezarriko zaio. Doako bidalketaren eskaintza edozein unetan eteteko edo aldatzeko eskubidea gordetzen dugu.
EROSKETAREN FROGAGIRIA
Abianen web atarian egindako erosketatan igortze dokumentuak, bidalketan atxikitzen denak, ordainagiri gisa balio du.
Abianek baimendutako banatzaile baten bidez eskuratu baldin baduzu Abian Skateboards produktu bat, dagokion ordainagiriak erosketako ordainagiri gisa balio du.
BIDALKETARAKO INFORMAZIOA
Abianskateboards.com web atariak Espainia (Penintsula) lurraldearen barruan egindako eskaera guztientzat doako bidalketa eskaintzen du. Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetarako dagokion salneurria ezarriko zaio. Arrunki, bidalketak 15 egunen barruan entregatzen dira; neurrira egindako produktuentzat epea 30 egun baliodunekoa da.
Bidalketa guztiak lapurreta, haustura, kalte, edo galeren aurkako asegurua daukate. Ez dugu bidalketarik egiten posta kutxetara. Honelako helbide batera egindako eskariak automatikoki bertan behera geratuko dira.
NEURRIRA EGINDAKO ARTIKULUEN ESKARIAK
Neurrira egindako oholak bakarrak dira, ondorioz hauen fabrikazio prozesua luzeagoa da. Neurrira egindako artikuluak eskuarki 30 egun baliodunera entregatzen dira.
BIDALKETAREN JARRAIPENA
Bidalketa igorri orduko garraiolariaren informazioa eta jarraipen zenbakia zehaztuz e-mail bat bidaliko dizugu
ESKURA EMATEA
Gogoratu produktua jaso orduko ondo dagoela ziurtatzea. Jasotakoaren egoera desegokia dela irizten badiozu uko egin diezaiokezu.
ITZULKETA POLITIKA
Abianskateboards.com web atarian erosten duzunean beti daukazu atzera egitea. Abianskateboards.com web atarian erositako produktua jaso eta 10 eguneko epean, erosketa kontratua eten eta produktua itzuli dezakezu. Kontuan izan neurrira egindako produktuak ezin direla itzuli euren egoera ona baldin bada. Itzulketa egiteak sortzen dituen diru kostuak zeure gain hartu beharko dituzu. Abianskateboards-ek ziurtatzen duenean itzulitako produktua baldintza egokietan dagoela, eskariaren balio osoa itzuliko dizu.
Artikuluaren balioaren zenbatekoa itzultzen dugunean, posta elektronikoz jakinarazpena igorriko dizugu. Itzulketa egiteko beharrezkoa da ordainagiria. Itzulketa egiterakoan, produktua kaltetu gabeko jatorrizko bilgarrian bueltatu behar da, eta harekin batera jasotako dokumentu eta osagarri guztiak sartu behar dira. Neurrira egindako produktua zuretzat espresiki sorturikoa da, ondorioz ezin dugu hauen itzulketa onartu. Itzultzea erabaki den produktuen konponketak edo itzulketak berak sorturiko kostu oro bezeroaren erantzunkizuna izango da. Hala geratatuko balitz, ahalik eta bizkorren jakinaraziko dugu.
AKASTUN PRODUKTUAK ETA HAUEN ALDAKETAK
Gure salmenta baldintzak onartuz akastun produkturen bat aldatzea erabaki baduzu: biltegian jaso eta prozesatu bezain pronto igorriko zaizu berria. Neurrira egindako produktuentzat ere balio du honek.
MUGAK
Abianskateboards.com web atarian erositako artikuluen itzulketa baino ez dugu onartzen. Abian saltzaileen edo baimendutakoen bidez eskuratutako artikuluak erositako tokian bueltatu beharko dira. Diru itzulketa guztiak ordainketa modu berean egingo dira.
BERMEA
Zure artikulua guk baimendutako banatzaile bati erosia baldin bada, gure gomendioa da erositako tokian eskatzea aholkua edo laguntza. Aldizka, ondoren aipatzen diren urratsak jarraitu Abian Skateboards-en zure produktuaren inguruko laguntza jasotzeko: bidali posta elektronikoz mezu bat gertaturikoa azalduz eta, beharko balitz, gehitu argazki edo bideoaren bat. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
MUGATURIKO ABIAN SKATEBOARDS BERMEA
Abian produktu guztiek bi urteko bermea dute ekoizlearen akats ororentzat (erosketa egunetik abiatuta). Bermea jatorriko eroslearentzat baino ez da baliagarria, eta horretarako Abian Skateboards-en banatzaile baimendun baten erosketa agiria eduki beharko da, zeinetan erosketa data argi eta garbi agertzen den. Abianen bermeak ez du estaltzen produktuaren ezein aldaketarik, erabilera desegokirik, edo gehiegikeriarik; aipatu egoera hauek automatikoki bermea baliorik gabe utziko dute. Abian Skateboards-ek erabakitzen duen moduan konpondu edo aldatuko du artikulua.
Indarrean dauden kontsumo ondasunen salmenten gaineko arautegi nazionalek jasotzen dituzten lege eskubideak ez dira kaltetuko berme honen eraginez.
GEHIEGIZKO HIGADURA
Erabilera edo trataera desegokiaren arrastoak
Mantentze-lan egokiaren falta
BERME IRAUPENAREN LEGE-OHARRA
Gerta daiteke hemen adierazitako zehaztapen batzuren/ororen desberdinak diren eskubideak izatea erosleak bere herrialdean. Kasu hauetan, Abianek tokiko legedia aintzat hartuko du. Bere lege eskubideak ez dira kaltetuko.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu 676069177 telefono zenbakira. Astelehenetik ostiralera 16:00 – 19:00. Edo bidali mezu elektroniko bat info@abianskateboards.com helbidera.