FILOSOFIA
BAKARRA IZATEAREN BALIOA
Ohol bakarrak eta neurrira egindakoak edukitzeko aukera ematen duen marka da Abian. Errepika ezinak diren oholak diseinatzea eta sortzea maite dugu.
%100 JASANGARRIAK DIREN TAULAK
Jasangarritasuna da gure produktuen sorreran dagoen oinarri sendoena. Natura eta ingurugiroa errespetatzen dituen mundu batean sinesten dugu.
MOZTEN DUGUN ZUHAITZ BAKOITZEKO, BI BERRI LANDATZEN DITUGU
Erabiltzen dugun zura jasangarritasun ziurtagiria duten basoetakoa da. Honela, Abian produktuak erosiz, gure planetaren hobekuntzan parte hartzen ari zara modu eraginkorrean.
LEHENGAI ONENA AUKERATZEN DUGU
Abianen zorrotz aukeratzen ditugu lanerako erabiliko ditugun lehengaiak. Lankidetzarako hautatzen ditugun enpresek gure filosofia bera dute, ondorioz, gure produktu guztiak kalitate handikoak dira.
BERTAKO EKOIZPENA BULTZATZEN DUGU
Ekoizpen molde hurbilekoa eta ingurugiroa errespetatzen duena sustatzen eta bultzatzen dugu. Gure produkturen bat erosiz gero, bertako ekonomia indartzen ari zara.
GURE PRODUKTUEN FIDAGARRITASUNA
Eskaintzen ditugun produktuak erabat fidagarriak direla uste dugu. Egurra lantzen daukagun esperientzia zabala eta erabiltzen ditugun lehengaien kalitatea emaitza onena lortzeko uztarri paregabea dira.