Taula soltea. MEÑAKOZ 32"

€138

Taula soltea, Gaur egungo planig hull modernoetan inspiratutako diseinua dauka Meñakoz taulak. Erabateko erosotasuna eskaintzeko diseinatua dago, sudur eta buztan zabalekin. Bere aur ertainarekin, posizio ezin hobea lortuko duzu maniobragarritasun ona lortzeko.
20,6"-ko gurpil arteko distantziarekin. Taula trinkoa eta egonkorra da, kaleetan zehar marra zabalak marraztuaz nabigatuko duzu.

Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
5 egur mota eta marketeria konbinatuaz lortu da 32" tako surfskate taula honen emaitza.

  • Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
  • Pago egurra, azaleran albo bietan. Portaera eta bukaera honeko egurra delako da preziatua.
  • Sapely egurra, bere kolore gorrizka de la ta edozein konbinaketa egiteko aukerakoa da, lan egiteko erraza eta arotzeian preziatua.
  • Bi egur artean kontrastean marketeriaz eginiko bi listoi txuri beltzean.
  • Zebrano egurra erdian, deigarria eta apaingarria da bere itsura, kalitate haundikoa eta gogorra, ebanisterian asko erabitzen dena.
  • Wenge egurra bukatzeko. bere kolore iluna bereizgarri izanik, material astuna eta gogorra da. Arozeian lan finak egiteko aukera bikaina ematen duen egurra da.
 
 
EZAUGARRIAK
NEURRIAK 30" x 10" x 20,6"
AURRA Ertaina

 

 

Duela gutxi ikusia