Taula soltea HOSSEGOR 34" PRO

€148

Taula soltea, Honen diseinua longoboard klasikoetan inspiratuta dago. Hossegor, vintage itsurako taula luzeago bat da, bere tamainari eta gurpil-distantziari esker surf klasiko baten sentsazioa ematen dizu.

21"-ko gurpil arteko distantziarekin birak zabalak egingo ditu, egonkortasun handiagoa, helduleku ona eta erosotasuna eskainiz bere aur leunagatik. Aukera ona da 1,75 m baino altuera gehiago dutenentzat edo taula egonkor bat bilatzen dutenentzat.

Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
5 egur mota konbinatuaz lortu da 33" tako surfskate taula honen emaitza.

  • Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
  • Goi mailako dekorazio proiektuetara zuzendutako produktua da egilearen Eukalipto egur ketua. Esklusibitatea, berotasuna eta ehundura naturala da desberdin egiten duena. Taula honetan azalerako alde bietara jartzea erabaki da.
  • Astigar egur argiarekin jolastu da kontrastea lortu nahian, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
  • Sapely egurra, bere kolore gorrizka de la ta edozein konbinaketa egiteko aukerakoa da, lan egiteko erraza eta arotzeian preziatua, kasu hontan astigarrarekin kontraste bikaina lortu da.
  • Intxaur zura bukatzeko, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da. Taula honetan gainazal osoan jartzea aukeratu dugu.
 
 EZAUGARRIAK
NEURRIAK 34 x 10,3 x 21"
AURRA Ertaina

Duela gutxi ikusia