Taula soltea BURRIANA 60"

€298

Taula soltea, Burriana izeneko longboard hau retro estilotakoa da, Lognboard surf-eko tauletan inspiratuta. Flex ertain batekin egina, (60/85 kg-rako egokia), horreri esker surfing-a erosotasun osoz egiteko aukera emango dizu. Bere diseinuagatik egonkortasun eta abiadura handiagoko sentsazioa ematen dizu. 45"-ko gurpil arteko distatzia batekin, bira eta praktika ugari egin ahal izango dituzu hainbat modalitatetan.

Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
5 egur mota, marketeria eta margoa konbinatuaz lortu da 60" tako Longskate taula honen emaitza.

  • Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 11 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
  • Lurrundutako pago finez estalita dago bere azalera, edozein akaberarekin duen portaera bikainagatik eta bere gogortasunagaitik da ezaguna.
  • Erdian bere kolore gorrixkarekin, Sapelizko egurra kontrastean. Luxuzko altzariak eta gitarrak fabrikatzeko erabiltzen den egurra da, lana egiteko egur erraza da, Afrika tropikotik du bere jatorria.
  • Taularen behe aldean tonu marroietako marketeria txiki bat darama.
  • Intxaur zura atze aldean, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da.
  • Bukatzeko, atze aldeko erdian Gaztainondo egurrezko tira bat darama. Kalitatezko egurra da, gogorra, malgua, iraunkorra eta zahartze doan heinean itxura hotzeben dueña.

 

 EZAUGARRIAK

NEURRIAK 60" x 11" x 45"
ARDATZA-SISTEMA Longboard
AURRA Plano

 

 

Duela gutxi ikusia