Taula soltea, Mini Simmons surf taula batean inspiratutako eskola zaharreko diseinua dauka, Soko-ak sentsazio dibertigarriak emango dizkizu surf taula txiki batean jungo bazina bezala. 18,7"-ko gurpil arteko distantziari esker erreaktiboa bihurtzen da, aur ertaina izanik oinak taulan eroso finkatuta egongo direla bermatuz. Bere tamaina eta erreaktibotasuna dela eta, aproposa da gaztetxoentzat.
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
3 egur mota konbinatuaz lortu da 30" tako surfskate taula honen emaitza.
- Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
- Wenge egurra, bere kolore iluna bereizgarri izanik, material astuna eta gogorra da. Arozeian lan finak egiteko aukera bikaina ematen duen egurra da.
- Astigar egur argia kontrastean, wenge bi xerloen arteko bereizketa gisa, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
- Bukatzeko, Pago egurra atzealdean. Portaera eta bukaera honeko egurra delako da preziatua.
EZAUGARRIAK |
NEURRIAK | 30" x 10" x 18,7" |
AURRA | Ertaina |