Taula soltea, Bere diseinua azalera haundiagoa bilatzen dutenentzat pentsatua dago.
Orrua modeloak 20"-tako gurpil arteko distantziarekin. Bira estuak, zorrotzagoak eta azkarragoak egiteko aukera emango dizu. Erosotasuna haundia lortzeko sudur eta buztan zabala eta aur ertainarekin oinak ongi atxikitu eta bere lekuan egon daitezen. Aukera ona izan daiteke 1,75 tik gora neurtzen dutenentzako.
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
4 egur mota eta marketeria konbinatuaz lortu da 33" tako surfskate taula honen emaitza.
- Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
- Goi mailako dekorazio proiektuetara zuzendutako produktua da egilearen Eukalipto egur ketua. Esklusibitatea, berotasuna eta ehundura naturala da desberdin egiten duena. Taula hontan azalerako alde bakarrean jartzea erabaki da.
- Marketeriaz eginiko 10mm tako zabalera duen listoia, bi eukaliptu egurren artean. Egur piezak xaflatzeko artea edo teknika estimatzen den.
- Eukalipto egur naturala, kalitateagatik, izaera iraunkorragatik, estetika bereziagatik eta aldakortasunagaitik aukeratua kasu honetan, azalerako alde bakarrean jartzeko.
- Intxaur zura bukatzeko, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da. Taula honetan gainazal osoan jartzea aukeratu dugu.
EZAUGARRIAK |
NEURRIAK | 33 x 10,2 x 20" |
AURRA | Ertaina |