Taula soltea, Bera da longboard bikaintasunez, Nico Nikidora izenarekin bataiatua. Taula ikusgarri honek zuzenean garraiatuko zaitu olatu gainean surfean egiten duen sentsaziorik antzekoenera, bere ezaugarriengatik lehorrean nabigatzeko aukera emango dizuten mugimenduak eta birak praktikan jartzeko aukera izango duzu. Longboard benetako surf simulagailu baten bila bazabiltza, hau da zure taula.
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu. 5 egur mota, marketeria eta margoa konbinatuaz lortu da 70" tako Longskate taula honen emaitza.
- Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 12 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
- Goi mailako dekorazio proiektuetara zuzendutako produktua da egilearen Eukalipto egur ketua. Esklusibitatea, berotasuna eta ehundura naturala da desberdin egiten duena. Taula hontan azalerako alde bietan jarria izan da.
- Sapely egurra, bere kolore gorrizka de la ta edozein konbinaketa egiteko aukerakoa da, lan egiteko erraza eta arotzeian preziatua luxozko altzariak zein gitarrak fabrikatzeko. Taula hontan azalerako albotan jarria izan da.
- Maketeria jarri dugu sapely eta astigar egurraren tartean, azalerako albo bietan.
- Astigar egur argia erdialdean, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
- Astigar egurraren gainean, bi erronbo marraztu eta margotu dira teja koloretako tiza margoekin.
- Intxaur zura bukatzeko, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da. Taula honetan gainazal osoan jartzea aukeratu dugu.
EZAUGARRIAK |
NEURRIAK | 70" x 30,8" x 29" |
AURRA | Laua |