Taula soltea. ZURRIOLA PRO 31"

€112

Taula soltea, Surf taula klasiko eta arrain buztana duen diseinu batean inspiratua dago Zurriola izeneko modeloa. Polifazetikoa denez gehientxu saltzen degun taula da.
19”-tako gurpil arteko distantziarekin, sudur eta buztan zabalak aur ertainarekin batera egonkortasuna, erosotasuna eta oinetan oso ondo atxikitzeko sentsazioa ematen dizu birak hobeto kontrolatzeko. Taula erreaktiboagoa da, aproposa gazteentzat eta /edo gende ez oso altuentzat.
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
4 egur mota konbinatuaz lortu da 31" tako surfskate taula honen emaitza.

  • Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
  • Intxaur zura, Bi tonu konbinatzen dituen egur xafla, alburaren grisa eta zain ilunak dituen duramenaren marroi grisazka. Egur langile askoren iritziz, kolore iluna duen egur gogokoenetako bat da. Taula honetan gainazal osoan jartzea aukeratu dugu.
  • Astigar egur argia kontrastean, bi intxaur-xerloen arteko bereizketa gisa, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
  • Bukatzeko, Pago egurra atzealdean. Portaera eta bukaera honeko egurra delako da preziatua.

 

 EZAUGARRIAK

NEURRIAK 31" x 10,3" x 19"
AURRA Ertaina

 

 

 

 

Duela gutxi ikusia