Taula soltea, Planing hull modernotan inspiratua, gaur egungo diseinua dauka taula honek. Bidart modeloak, Sudur eta buztan zabal batekin erosotasun osoa eskaintzeko pentsaturik dago. Aur Ertain batekin, posizio ezin hobea lortuko duzu maniobragarritasun oso ona lortzeko. Taula trinko honekin 19" tako gurpil arteko distantziaz Kaleetan nabigatuko duzu arina eta marra etengabeak marraztuaz, Meñakoz modeloarekin bezala.
Taula honen eraikuntzarako, zur mota eta formatu desberdinak erabili ditugu.
5 egur mota konbinatuaz lortu da 32" tako surfskate taula honen emaitza.
- Urki egurra, 1mm. tako lodiera dituzten 6 egur xafla. Europar iparraldeko eremu menditsuetatik ekarria, beraien landaketa jasangarrien ziurtagiriarekin.
- Wenge egurra erdian. bere kolore iluna bereizgarri izanik, material astuna eta gogorra da. Arozeian lan finak egiteko aukera bikaina ematen duen egurra da.
- Astigar egur argia kontrastean, bi egur ilunen arteko bereizketa gisa, egur erresistentea, leuna eta polibalentea. Ugaria da Espainiako iparraldean, Europan naiz Estatu Batuetan, hogei espezie baino gehiagorekin.
- Goi mailako dekorazio proiektuetara zuzendutako produktua da egilearen Eukalipto egur ketua. Esklusibitatea, berotasuna eta ehundura naturala da desberdin egiten duena. Taula hontan azalerako behe aldean jartzea erabaki da.
- Amaitzeko taularen atzealdean, Gereziondo egurra, egur noble hau kalitateagatik eta kolore gorrixkagaitik nabarmentzen da, bere dotoretasunagaitik estimatua da bere jatorria Europa hegoaldekoa izanik.
EZAUGARRIAK |
NEURRIAK | 32 x 10,2 x 19" |
AURRA | Ertaina |