GETARIA 31"
Salmenta-prezioa
Prezioa
€275,00
Ohiko prezioa
Unitateko prezioa
honen bidez
Getaria Juan Sebastian Elkanoren jaioterria izateagatik mundu osoan ezaguna den kostaldeko herria da. Gaur egun bertako gastronomiak eta hainbeste maite ditugun bi hondartza politek ere ematen dute ezagutzera.
Diseinu paregabeaz gain, Abian taula guztiak erraz ponpatzen dira, moldakorrak dira eta oso errendimendu onekoak. Konkaboek oina eusten dute eta oreka erraztu. Tail-a edo atzealdea altuagoa dauka, honek kontrol hobea ahalbidetzen du.
31" eta 32"-tako surfskate-ak surfing klasikoago eta lasaiago bat eskaintzen dute.
Urkiaren zura erabiliz egindako eraikitze laminatua. Intxaurrondoaren, Gereziondoaren, eta Maplearen egur noblea erabiliz apaindua.
Neurriak: 31" 9 41/64
Ejeen arteko distantzia: 17 23/32
Konkaboa: ertaina/altua
Gurpilaren arkua: bai
Taularen pisua: 1,3 kg
Pisua guztira: 3 kg
Abian Technic ejeak
Abian Technic ejeak benetako surfa sentitzeko eta maniobra erradikalenak entrenatu edo teknifikatzeko egokienak dira.
Olatu dibertigarri baten sentsazioak simulatuko ditu, eta Pump track, skatepark edo hirian asfaltoaz gozatzeko aukera emango dizute.
Ejeen biraketa erregulagarria da, bushingen King pin-a lasaituz, eje aldakor eta dinamikoak lortuz.
Abian Technic-ak mantentze-lan beharrik ez duten errendimendu handiko ejeak dira.
Abian New Wave ejeak
New Wave ejeak biraketa leunen bitartez eta oina lurrean jarri gabe
abiadura areagotzeko aukera emango dizute. Olatu batean egongo bazina bezala sentituko dituzu surfeko mugimenduak.
Abian New Wave ejea surf lasaia egiteko edo surfskate egonkorra nahi
duten hasi berrientzat da bereziki egokia. Erregulagarria den malgukia
dauka, biraketa indarraren arabera era progresiboan doitu daitekeena.
Gurpilak
Angelu zuzenekoak, ibilbide luzeetarako aproposak, eta surf
mugimendu sentsazio handiagoa eskaintzen dutenak. 80A
gogortasunekoak, heltze egokiarekin.
62mm 80A
Errodamendua: ABEC 9
Pertsonalizatu taula pirograbatu batekin
Taula zure izenarekin pirografiatu nahi baduzu, bidali JPG fitxategi bat info@abianskateboards.com helbidera eta deitu +34 676 06 91 77 zenbakira, diseinuaren kokapena zehazteko.